Komunikazioek (ikerketaren emaitzak edo jardunbide egokien adibideak) arlo tematiko hauetakoren batera zuzenduta egon behar dute:
1. Saskibaloiaren barne-logika: «Saskibaloia» deitzen dugun akzio-sistema ulertzeko aukera ematen duten ikasketak eta praktikak.
2. Saskibaloiaren kanpo-logika: abordatze historikoak, juridikoak, ekonomikoak, soziologikoak, etab.
3. Modelizazioa: baliabide eta teknika aurreratuetan sakontzen duten ekarpenak, joko-ekintzari eta emaitzen iragarpenari buruzko datuak erregistratu eta aztertzeko, hala badagokio.
4. Entrenamendua: entrenamenduaren eta hobekuntzaren oinarriak eta horien plangintza, garapen eta ebaluazio-prozesuak ulertzera bideratutako ikasketak eta praktikak.
5. Hezkuntza eta prestakuntza: izaera pedagogiko edo didaktiko nabarmena duten ikasketak eta praktikak, eskola-testuinguruetan edo kirol-hastapeneko eta prestakuntzako testuinguruetan.