Saioa 1, osteguna goizean
Saskibaloia: fenomeno sozial bat
Saskibaloia kirola da, baina zer esan nahi du horrek? Garrantzitsua al da? Joko jakin batzuen garrantziak, saskibaloiarenak adibidez, joko horiek jokatzen edo begiratzen dituztenen grina gainditzen du, eta Vitoria-Gasteiz bezalako hiriek edo Araba bezalako lurraldeek kulturalki errekonozitzen dute beren burua joko horietan.
Saskibaloia instituzioa da, erakundeek bere baitan hartu dutelako. Eman diezaiegun hitza beraz, gobernu, probintzia eta toki-erakundeei, gure kirol lauso eta aldi berean funtsezkoaren dimentsio hori aztertzeko.

Saioa 2, osteguna arratsaldean
Saskibaloia: altxor hezitzailea
Dakigunez, saskibaloia XIX. mendeko irakasle iparramerikar baten hezkuntza-beharren baliabide didaktiko gisa sortu zen: zenbat geratzen da gaur egun guzti horretatik? Joko-jolasak eta kirolak eskolako programazioen parte dira berezko balio hezitzailea dutelako: benetan?
Eskolako eta gizarteko eragile askok uste dute saskibaloiak banakako aurrerapenerako eta garapen sozialerako aukerak areagotzen dituela. Utopikoa badirudi ere, merezi du altxor honetaz gozatzea proposamenak, esperientziak eta utopiak partekatuz beti ilusioak beharrezkoak dituen mundu batentzat.

Saioa 3, ostirala goizean
Saskibaloia: enigma bat
Estatistikak eta probabilitateak dira gure eguneroko ogia. Baita saskibaloian ere, eta are gehiago, datu handien eta sports scientists garaietan. Hala ere, aritmetikaren hoztasunak mendean hartzen ez duen jokoa da saskibaloia, nahiz eta oso sofistikatua izan? Ala ez?
Saskibaloia enigma bat da, eta haren gakoak gogotik, adimenez eta teknologiaz bilatzen dira. Joko akzioaren modelizazioa eta lehiaketa izango dira saio honen ardatzak, eta tailerrak proposatuko dira, adibide aurreratu baina irisgarrietatik abiatuta.

Saioa 4, ostirala arratsaldean
Saskibaloia: maite dugun jokoa
Saskibaloia denbora mugako talde-duelo simetrikoa da, espazio eremu desberdinetan banatuz, eta energia-eskaera handia izanez. Bere barne-logikak oposizioan dauden bi talderen arteko harremana lehenesten du, eta horri lotutako gaitasunaren muina semiotriza da: zeinu eta interpretazio zirkulatzaileetan oinarritutako adimen kolektiboa jartzen da jokoan tokian bertan. Zoragarria da!
Saskibaloia gai sinple honi erantzuten saiatzen bagara soilik jakin dezakegun errealitate bat bezala gailentzen zaigu: nolakoa da saskibaloia?, eta ahalegin horri eskainiko diogu saio hau.

Saioa 5, larunbata goizean
Saskibaloia: entrenatzeko grina
Saskibaloia kantxan eta “hegalean” jokatzen da. Talde bakoitza zuzentzen eta entrenatzen dutenen erabakiek isla zuzena dute norgehiagoken garapenean eta lehiaketaren emaitzan. Esku-hartze eremu zehatza alde batera utzita (eskolakoa, aisialdikoa, prestakuntzakoa edo errendimendukoa), entrenamendua akzio-modu bat ere bada, eta horretarako prestatu behar da.
